Hauek dira aurkitu ditugun artikuluak.
Ese que fui
Zenbat sufritu behar du gorputz batek jabetzeko?
Hogei eta bat urte geroago, ikerketa lan neketsu baten bidez, Candelaria Schamunek bere istorioan murgiltzea erabakitzen du. Horrela, autobiografiko itxurako lan ikusgarri bat sortzen du, bere nortasuna pixkanaka berregiten duena, gaur egun bere intersexualitatea ospatu eta defendatzeko gai izan arte, hasierako adin txikietan hasi eta eszenatoki irudikatu ezinak, bortitzak eta zailak igarota.
Schamunen kontakizuna indartsua, ezinbestekoa, gordina eta sendagarria da. Aniztasuna ospatzen duen narrazioa da, eta aldi berean, jakinduriarik eza nola presioa egin dezakeen gorputzei normalitate faltsu baten izenean eta horren ondorioak nola izan daitezkeen salatzen du irmoki.
«Ese que fui haur eskoletan, eskoletan, institututan, unibertsitateetan, herrietan, hirietan, kaleetan, parkeetan irakurri beharko litzateke... Agian horrela hasiko ginateke ulertzen mundua eta gorputzak ez direla esan ziguten bezalakoak izan behar eta deskubrituko genuke ez zirela inolako modutan izan behar». – Sabina Urraca
Egileari buruz:
Candelaria Schamun (La Plata, 1981) kazetari eta idazle intersexuala da. Polizia kroniketan kazetari lanak egin ditu Crítica egunkarian, Clarín egunkariaren Gizarte atalean eta C5N katean kazetaritza ekoizle gisa, beti narrazio eta ikerketa kazetaritzarekin lotuta. Halaber, Cordero de Dios liburuaren egilea da, Candela Sol Rodríguezen femizidioari buruzkoa.
Ese que fui. Expediente de una rebelión corporal liburuarekin, hizkuntza hispanohiztunean intersexualitateari buruzko erreferentziazko ahotsetako bat bihurtu zen. Liburua urteko non-fikzio onenen artean nabarmendu zuten Infobae bezalako hedabideek eta Amnistía Internacional Argentina bezalako erakundeek aitortu zuten, LGBTIQ+ erreferenteetako bat bezala “Voces que transforman” programan.